2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

Euskara + Maite artista

Egun on!

Resultado de imagen de dibujo limpiarZer moduz??? Gauza asko egiteko probesten zaudete? Nik bai!! Asko margotzen dut, asko irakurri, asko sukaldatu... eta gustatzen ez zaidan zerbait ere egiten ari naiz: etxea asko garbitu. Baina musikarekin alai alai eta gustora egiten da dena!


Gaurkoan bi proposamen:

Euskara: tx-ts-tz dituzten hitzak landuko ditugu. Batzuetan nahasi egiten gara, baina hau gerta ez dadin, hona fitxa pare bat! Espero gustatzea:   


Bestetik, Maite artista hutsa da, eta eskulan hauekin demostratu egin digu. Zuek egitera ere animatzen zaituzte posible baduzue. Ikusi nahi al duzue zer egin duen?? Hemen klikatu!!

Muxu handi handi bat eta animo!



2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

Lur planeta

Egun on!


Resultado de imagen de lurra irudiaOngi egin duzue lo? Atzoko musika klasea gustatu zitzaizuen?

Oroitzen zarete kurtso hasieran landu genituela lurraren mugimenduak, ilargiaren faseak, urtaroak, haizeorratzaren ... Hori guztia errepasatzeko fitxa on-line bat uzten dizuet gaurkoan. Hemen klikatu!

Bestetik, ikusi duzue Blog honen eskuinaldean jarri ditudan estekak? Mekaografia lantzeko, biderketa taulak errepasatzeko, eta beste ikaskideek jartzen dutena irakurtzeko Padlet-a. Animatu horietan parte hartzen!

2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

Komikia + txirula

Egun on ikasle maiteak,

Zer moduz joan da asteburua? Ostiraleko eguzkia egitea lortu zenuten?

Gaurkoan bi proposamen ekartzen ditut, bat nirea bestea Carmenena.

Resultado de imagen de comic dibujo1- Badakit askori komikiak asko gustatzen zaizkizuela, beraz, gaurko lana komiki bat egitea izanen da, baina ez edonola. Har itzazue etxean aurkitzen dituzuen lehenengo lau edo bost liburu, aldizkari, egunkari, irudi... Behin horiek dituzuela, begiratu haien portadan edo tapan agertzen den informazioa: izenburuak, pertsonaiak, egileen izenak...

Hori guztia nahasiz sortuko duzue komikia. Oroitu ikasi genituen burbuilu mota desberdinak: pentsamenduzkoak, hitz egitekoak, oihukatzerakoan sortzen direnak, onomatopeiak...

Komikia amaitu duzenean eta nahi baduzue, argazki bat igo hemengo iruzkinetan zuen ikaskideek irakur dezaten.


Resultado de imagen de flauta colegio dibujo2- Musikako etxekolana bidaltzen dizuegu. Carmenek bideo pare bat grabatu egin ditu zuek txirularekin entsaiatzeko. Animatuko zarete? Esan gurasoei e-mailean izanen dituztela bideorako sarbideak!

2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

Ostirala, martxoaren 20a

Egun on!!! 

Gaur udaberria hasten da, bazenekiten? Udaberrian pentsatzerakoan, beti zuhaitz berde berdeak, lore politak eta eguzki disdiratsu bat etortzen zait burura. Baita zuei ere?

Hori dela eta gaurko lan proposamena ondorengoa da:

Gelan egin izan ditugun zenbakien eguzki handi handi bat egitea!! Saia zaitezke eguzkia betetzen zure etxean dauden beste kideekin. Nik adibidez 8 zenbakiarekin egin dut, hemen uzten dizuet argazkia. Ez da bakarrik eragiketekin erlazionatu behar. Ikasi dugun eta bururatzen zaizuen guztiarekin erlazionatu!! Adibidez Abuztua da 8. hilabetea, baita gure sistemako zortzigarren planeta...

Ea gai garen eguzki handi handi bat egiteko!!


Bestetik, ez ahaztu egunerokoa aurrera eramaten.

Eguzkia azkar amaitzen baduzue eta beste erronka antzeko bat nahi baduzue honakoa egin dezakezue:

    Resultado de imagen de contar dibujo
  1. Zenbatu zuen etxean dauden ate eta lehio guztiak. Nik adibidez 7 lehio ditut eta 6 ate.
  2. Zenbaki horiekin sortu ezagutzen dituzuen eragiketa gehienak (batuketak, kenketak, biderketak, eta ausartzen bazarete zatiketak). Adibidez: 7x6, 6+7, 76-67... 
  3. Proposamenarekin amaitzeko, saia zaitezte eragiketa horien emaitzak ateratzen, animo!!! Adibidez: 7x6=42; 6+7=13; 76-67= 9...

Animo egunarekin!

2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Zortzikoa

Egun on! 

Gaur asteazkena, eskola birtualeko hirugarren eguna. Etxean egoterakoan ezin gara kirola egitera atera baina etxean zerbait egin dezakegu!

Resultado de imagen de ejercicio dibujGaurko egunean ondorengo erronkarekin natorkizue... gai izanen zarete zortzikoa ongi ikasteko? Badakizue, Lantzen dantzatzen den zortzikoa zein den, gure jaietan beti dantzatzen duguna? Ba oraingoan ongi ongi azalduta dago bideo honetan. Saiatuko gara bideoan esaten dena ulertzen eta gorputza pixka bat mugitzen?

Zortzikoa dantzatzeko hemen klikatu! ✔️

Eta bideoa ikusten baduzue gai izanen zarete galdera honi erantzuten:

-Nola zenbatzen du zortzikoaren pausuak egiteko?
-Zein bi herritan dantzatzen da zortzikoa? Modu berdinean egiten dute?

Iruzkinetan zuen erantzunak bota!

2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

Martxoaren 17a, asteartea

Egun on! 

Nola egin duzue lo gaur?

Gaur asteartea dugu eta gure eskolabirtual honen bigarren eguna. Edozein lanarekin arazorik baduzue idatzi nire korreora edo hemengo iruzkinetan idatzi, klasean egonen bagina bezala!

Gaurko lanak hauek dira eta arratsaldean, hainbat erronka ditut prestatuak zuentzako, gelako jolasetatik hartuak! Ezetz asmatu zein jokutik hartuak diren?

Animo egunarekin!!


1- Idazketa: Oroitu egunero egin beharreko zerbait dela Ana Frankek egin zuen bezala, zuen egunerokoa idaztea. Zuen gelako lagunekin eta nirekin konpartitu nahi baduzu zure egunerokoa, idatzi hemen behean!! 


2- Zientziak: irakurri "Materia eta energia" dokumentua eta bukaeran agertzen diren galderak bete.

3- Matematikak:  
tabla del 4
tabla del 3
  • Eragiketak” dokumentutik egin ezazue lehendabiziko orrialdea. 
  •   3 eta 4aren taulak errepasatu eta ongi ikasten joan. Errepasatzeko hona ariketa interaktibo bat: klikatu hemen 
4- Gaztelera:  Leer la lectura "¿Cuidas tu planeta?" y responder a las preguntas

Resultado de imagen de cuida el planeta

2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

Martxoaren 16a, astelehena



Ikasle maiteak:

Sarreren bidez zuek egin beharreko lanak zintzilikatuko dizkizuet. Oroitu egunero egin beharreko zerbait dela Ana Frankek egin zuen bezala, zuen egunerokoa idaztea.

Beraz, egunerokoaz gain gaur egin beharreko lanak ondorengoak dira:

Resultado de imagen de aho biziEuskara: "Mikel txiki" testua irakurri eta bertako galderak erantzun. Denbora baduzu 7-8. orrialdeak ere egiten hasi zaitezke, baina beste egun batean amaitzeko beharra baduzu lasai ibili.


Resultado de imagen de problemas matematicos


Buruketak: 22. orrialdea egin 

Gaztelera: Las sílabas. Repasaréis la separación de sílabas y saber cuál era la sílaba tónica entre ellas. Tendréis que hacer las páginas 63  y 64. 


Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak! ...