2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

EGUN ON!!!

Dakizuenez, bihar maiatzak 1, langilearen eguna ospatzen da. Hortaz, ez dugu klaserik izanen. Beraz, asteburu luzea izango denez, ez aspertzeko joku hauek (ortografia lantzeko) uzten dizkizuet:




Gaurko lanak: 
Mate: 174.orrialdea 👉  👉  👉  👉
Euskara: Oroitu biharko bidali behar duzutela argazkiarena.



EUTSI ETA ASTELEHENARTE!






2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

Egun on!!!

Atzoko bideodeian hitz egin genuen bezala, ipuinari eta argazkiari buruzko eginbeharrak ongi azalduta dituzue atzo arratsaldeko sarreran. Hemen klikatu ikusteko, eta ez ahaztu horietaz!


Gaurko lanak:
  • Gazte: Hemen klikatu. Ariketa entzumen bat da. Entzun eta galerak bete. 

2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Euskarako bideodeiako lanak

Kaixo berriro ere,

Bideodeian esan bezala, hona egin behar dena:

Ipuina:
*Ipuina niri bidali ez badidazue oraindik, bidali.

*Nik zuzenduko dut, eta zuetako batzuei ez dizuenez ipuina entzun, grabatuko duzue eta niri bidali. 


Argazkia: 
*Azaldu bezala zuen argazki gustukoena aukeratu behar duzue eta ondorengo fitxaren laguntzarekin deskribapena egin. Noizko? Ostiralerako niri bidali zuzendu ahal izateko.

*Asteartean gure lagunei argazkia aurkeztu eta deskribatuko diegu.


Animo!!!

2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Asteartea 28

Egun on!!


Gaur ere bideodeia dugu. Ipuina eskura izan besteoi kontatzeko!!! Arkatza eta paper bat ondoan izan ere heldu den asteko lana apuntatzeko!

Bestetik, matematiketan biderketekin jarraituko dugu, ea kurtsoa amaitzean guztiak ezagutzen ditugun! Behean duzue gaur egin beharreko fitxa, eta hemen biderketak errepasatzeko orrialde bat. "Hemen klik egin". Diplomaren bat lortzen duzuenean, niri bidali!

Animo txapeldunak!



Gaurkoak labur-labur: 

  • Euskara bideodeia: ipuina kontatu
  • Mate: biderketak 10.fitxa 👉

Egun on!!!

Astelehena dugu berriro eta martxan jarriko gara! Gaurkoan Maitek beste bideo bat grabatu du zuei proposamen bat luzatuz. Ikusi eta idatzi zeuen erantzunak!




Gaurko lanak:

*Oroitu biharko ipuina ongi egina izan behar duzuela guri kontatzeko. 
*Matematika: lan koadernoa 15. orrialdea. Egin ondoren niri bidali.
*Euskara: 45. orrialdea. Bihar zuzenduko dugu bideodeian.


ANIMO!!!



2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Ostirala 24

Kaixo!!! 


Ilustración Vectorial De Colores Pastel Retro Color Rosado Cerebro ...Ostirala iritsi da jadanik!! Azkar pasa da astea, ezta? Gaur berriro ere elkar ikusiko dugu matematikako bideodeietan. Oroitu aste honetan egindako matematikako fitxak aurrean izaten!

Bestetik, Carmenek beste bidai musikal bat sortu egin du. Aurrekoa gustatu zitzaizuen? Ziur nago hau ere asko gustatuko zaizuela. Ondorengo esaldian klik egin eta hasi bidaia:


Gaurkoak: 

Bideodeia Mate
Zientzia: esperimentutxoa


Animo eta asteburu on!!!!

Liburuaren eguna

Kaixo!!! 

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Azkoitia - Maxixatzen.eusGaur apirilaren 23a, liburuaren nazioarteko eguna dugu!!  esker ikasi, bidaiatu, irri egin, negar egin, pertsonaiekin identifikatu, pertsonaia batzuk maitatu eta beste batzuk gorrotarazi egiten digute... ez al da hori magikoa?



Horregatik gaurkoan, mikroipuin batekin natorkizue:
"AH ZE PAREA, BARRASKILO ETA BAREA!!🐌🐌"

Behean agertzen den play-ari klik egin ▶️ entzuteko.

Irakurri nahi baduzue sakatu hemen 📖. Espero dut zuen gustokoa izatea.


Zer esan nahi du izenburuko esaldi horrek?




Gaurko lanak: 


  • Matematika: angeluak 170-171. orrialdeak. Oroitu bihar bideodeia eginen dugula eta beraz ariketak zuzendu, errepasatu eta zalantzak argituko ditugu.

  • Gorputz-heziketa: gaur ere Ionekin gorputza mugituko duzue!

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

Lurraren eguna

Egun on! 

Erlerik gabe… zer? | Mundua ez da biribilaBadakizue gaur lurraren eguna dela? Lur planetaren ezaugarriak ikasi egin ditugu: bizia du, ura dago, gure atmosferari esker beharrezko oxigenoa dago... Baina oraingoan erleei buruz galdetu nahi dizuet. Erlerik gabe guk ezagutzen dugun planeta ez zen existituko. Albert Einsteinek esan zuen moduan: "si las abejas desaparecieran, el mundo duraría 4 años". Gustatuko litzaidake informazioa bilatzea eta niri bidaltzea, ondorengo galderetaz baliatuz:
  • Zer egiten dute erleek?
  • Zergatik esan zuen Einstenek erlerik gabe mundua hilko dela?
  • Zergatik dira hain garrantzitsuak erleak?


Bestetik, atzo asko poztu ginen Maite eta biok zuekin lan egiten. Irrikitan gaude ostiralerako saioa iristeko. Oroitu ipountxoaren hitzak ondorengoak direla: 


                    *Ipotxa                                       *Zakarra
                    *Basoa                                       * Euria
                    *Kezka                                      * Mozorroa




Gaurko lanak:

2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Bideodeiak

Egun on!!


Ilustraciones, imágenes y vectores de stock sobre Kid Video Call ...Gaur bideoklaseekin hasiko gara. Hauek gogoak zuek berriz ikusteko!!! Hartu atzo egindako euskarako fitxa, orrialde edo koaderno bat eta arkatza!



Gaurko lanak:

                   














 Eutsi!!!







2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Astelehena



Kaixo lagunak,

Zer moduz zaudete?? Jada hilabete bat baino gehiago pasa da elkar azkenengoz ikusi ginenetik eta gauza asko pasatu dira ordudanik. Adibidez, nik gauza asko egin ditut: aste hauetan kirol asko egin dut, koadro bat margotzen nabil, asko irakurtzen ari naiz eta tarteka ikasi ere. Balkoira joaten naizenean bizilagunekin hitz egiten dut eta noizean behin jende ezaguna ikusi ere egiten dut kaletik. Ziur nago, zuek ere gauza pilo egin dituzuela!

Oporrak hartu aurretik egin genuen bezala, astero bideo-deiak egingo ditugu: astearte eta ostiraletan. Modu honetan, etxekolanei buruz hitz egiteaz gain, gure artean gauzak kontatzeko aukera izango dugu. Ah eta ez ahaztu hemendik aurrera ostegunetan Gorputz Heziketako saioa izango duzuela...

Beraz badakizue, bihar elkar ikusiko gara. Bitartean jaso besarkadarik handiena!!

Hemen asteburu honetan egondako ekaitzaren argazki bat. Lekua identifikatzen duzue?



Maialen



Gaurko lanak:
Astelehen onena izan dezazuela!!

2020(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

Zinema etxean


Zer moduz oporrak???

Ikusi, ikusi, zer egiten ari diren zuen ikaskideek!!! Pelikula bat ikusi ondoren haren istorioa kontatzen digute zuek anima zaitezten pelikula ikustera! Hemen jarriko ditut zuen aportazioak.



"Snoopy vuelve a casa", Malenen eskutik:






"Totoro", Nahiaren eskutik



2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

asteazkena

EGUN ON!

Gaur proposamen berri batekin nator! Egin behar duzuena azaltzeko Maiteren bideotxo txiki bat duzue. 
                                             ZINEMA ETXEAN 📢 🎬






Maitek esan duen bezala, guri bidali dezakezue edo hormairudian, hau da, Padlet-en jarri ere. Nahi izan ezgero, baduzue aste santuko oporrak egiteko... Animatu 👏👏!!
  ________
Gaurko lanak:
ANIMO LAGUNAK

2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

Asteartea

Kaixo lagunak!!!!


Eguna lana, kirola eta eskulan ezberdinak egiten pasatzen dut. Blog bateko eskulan bat prestatzen hasi naiz baina arazoren bat izan dut.

Laguntzeko denborarik duzue?

Irudi hau deskargatu dut eta instrukzioetan triangeluetan mozteko esaten du, baina...

Zuek zenbat triangelu ezberdin ikusten dituzue?

Archivo:Pentagram and Pentagon.svg - Wikipedia, la enciclopedia libre






Oroitu ere gaurko lanak ondorengoak direla:

  • Euskara: 6-7
  • Mate : 10


BESARKADA HANDI BAT

2020(e)ko apirilaren 5(a), igandea

Astelehena


Egun on!!! Zer moduz pasa duzue asteburua?? Asteari hasiera emateko, hona bi asmakizun:
Ilustración de Personaje De Dibujos Animados Lindo Cerebro ...

                  PUNTAN PUNTA BI,
                    ATZEAN ZULO BI
                         ZER NAIZ NI?

                           
               
        

                            ELURRA BELTZ ETA IKATZA ZURI.           
   .                          ODOLA BERDE, PORRUA GORRI. 
                                   EGIA GEZUR GEZURRA EGI... 
                     METRO BATEKO SUDURRA HAZI ZAIT NIRI. 
                                     ZENBAT GEZUR DAUDE? 



Bestetik, gaurko lanak:
  • Gazte: 31-34
  • Mate: 8-9

2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

Zinema etxean

Ostirala!!!

Kaixo lagunak, gaurkoan proposamen berri batekin nator! Proposamenen bukaeran SORPRESATXO bat!!!!! Dena irakur ezazue!

Egin behar duzuena azaltzeko Maiteren bideotxo txiki bat duzue.






Bestetik, gaurko lanak hauek dira:

  • Matematika: 29-30. orrialdeak
  • Euskara: 9. orrialdea
  • Zientzia: Autoentzako arrapala sortu!

Eta esan bezala... hona gure partetik SORPRESATXOA!
Esoeri dugu asko gustatzea!




ANIMO ETA ASTEBURU ON!



2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Osteguna

EGUN ON!!!



Gaur Maiterekin hitz egin dut. Herrian dago eta arazo batekin laguntza behar zuen. Nik ezin izan diot lagundu. Agian zuek irtenbide bat aurkitzeko gai zarete:

   Bere herriaren alde batetik bestera pasatzeko erabiltzen duten zubia apurtu da. Orain txalupa batekin alde batetik bestera pasatzen ari dira. 

       Otso bat, ahuntz bat eta uraza bat eraman nahi ditu beste alderaino. Baina txalupa txikia denez bera eta hiru gauza horietako bat sartzen dira bakarrik bidai bakoitzeko. 
Resultado de imagen de acertijo col oveja lobo
     Otsoa eta ahuntza bakarrik geratzen badira, otsoak jango du, ahuntza urazarekin geratzen bada jango du. 

       Nola egin beharko du dena pasatzeko?



Bestetik, gaurko lanak hauek dira:


  • Zientzia: Ura izozteko denbora aldatu daiteke? Esperimentua egin!
  • Gazte: 24, 26-27 orrialdeak



Edozein zalantza, idatzi!


Animo eta muxu asko!!

Apirila

ApirilaAPIRILEAN GAUDE!!


Gaurkoan hiru esaera zahar edo atsotitzak uzten dizkizuet. Gai zarete azaltzen zer esan nahi duten? Animatu eta erantzun iruzkinetan!


        • Apirila euritsu, urte hura ogitsu.

         • Apirila hotz, miseria ogi-artoz.

         • Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainea.



Bestetik, gaurko lanak hauek dira:

  • Musika. Carmenek musikako ariketa batzuk prestatu ditu.
  • Matematika: fotokopien 4-5. orrialdeak
  • Euskara: fotokopien 4-5. orrialdeak

Edozein zalantza, idatzi!

Animo eta muxu asko!!

Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak!