2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

Ostirala, martxoaren 20a

Egun on!!! 

Gaur udaberria hasten da, bazenekiten? Udaberrian pentsatzerakoan, beti zuhaitz berde berdeak, lore politak eta eguzki disdiratsu bat etortzen zait burura. Baita zuei ere?

Hori dela eta gaurko lan proposamena ondorengoa da:

Gelan egin izan ditugun zenbakien eguzki handi handi bat egitea!! Saia zaitezke eguzkia betetzen zure etxean dauden beste kideekin. Nik adibidez 8 zenbakiarekin egin dut, hemen uzten dizuet argazkia. Ez da bakarrik eragiketekin erlazionatu behar. Ikasi dugun eta bururatzen zaizuen guztiarekin erlazionatu!! Adibidez Abuztua da 8. hilabetea, baita gure sistemako zortzigarren planeta...

Ea gai garen eguzki handi handi bat egiteko!!


Bestetik, ez ahaztu egunerokoa aurrera eramaten.

Eguzkia azkar amaitzen baduzue eta beste erronka antzeko bat nahi baduzue honakoa egin dezakezue:

    Resultado de imagen de contar dibujo
  1. Zenbatu zuen etxean dauden ate eta lehio guztiak. Nik adibidez 7 lehio ditut eta 6 ate.
  2. Zenbaki horiekin sortu ezagutzen dituzuen eragiketa gehienak (batuketak, kenketak, biderketak, eta ausartzen bazarete zatiketak). Adibidez: 7x6, 6+7, 76-67... 
  3. Proposamenarekin amaitzeko, saia zaitezte eragiketa horien emaitzak ateratzen, animo!!! Adibidez: 7x6=42; 6+7=13; 76-67= 9...

Animo egunarekin!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak! ...