EGUN ON!!!
Gaur Maiterekin hitz egin dut. Herrian dago eta arazo batekin laguntza behar zuen. Nik ezin izan diot lagundu. Agian zuek irtenbide bat aurkitzeko gai zarete:
Bere herriaren alde batetik bestera pasatzeko erabiltzen duten zubia apurtu da. Orain txalupa batekin alde batetik bestera pasatzen ari dira.
Otso bat, ahuntz bat eta uraza bat eraman nahi ditu beste alderaino. Baina txalupa txikia denez bera eta hiru gauza horietako bat sartzen dira bakarrik bidai bakoitzeko.
Otsoa eta ahuntza bakarrik geratzen badira, otsoak jango du, ahuntza urazarekin geratzen bada jango du.
Nola egin beharko du dena pasatzeko?
Bestetik, gaurko lanak hauek dira:
- Zientzia: Ura izozteko denbora aldatu daiteke? Esperimentua egin!
- Gazte: 24, 26-27 orrialdeak
Edozein zalantza, idatzi!
Animo eta muxu asko!!