ELURRA TEILATUAN, GU GOXO-GOXO ETXEAN
"Egun on lagunak!!
Zer moduz zaudete? Zer moduz doa koarentena?
Gaurkoan etxea apaintzeko proposamen berri batekin nator: Papiroflexia.
Dakizuen bezala papiroflexia paperarekin irudi eta forma ezberdinak egitean datza. Lan honetarako, pausoak zehatz jarraitu behar dituzue, poliki-poliki. Hemen dituzue bi aukera:
ANIMO! Eta ez ahaztu gero balkoietatik zintzilikatzeaz.
Honetaz gain, ortografia lantzeko proposamen berri bat duzue ondorengo estekan. Denok elkar ongi ulertzeko beharrezkoa baita hitzak modu egokiz idaztea. Hemen klik egin ariketara joateko. Paperean nahi baduzue ordea, hemen egin klik.
ANIMO ETA BESARKADA HANDI BAT!