Egun on ikasle maiteak,
Zer moduz joan da asteburua? Ostiraleko eguzkia egitea lortu zenuten?Gaurkoan bi proposamen ekartzen ditut, bat nirea bestea Carmenena.
1- Badakit askori komikiak asko gustatzen zaizkizuela, beraz, gaurko lana komiki bat egitea izanen da, baina ez edonola. Har itzazue etxean aurkitzen dituzuen lehenengo lau edo bost liburu, aldizkari, egunkari, irudi... Behin horiek dituzuela, begiratu haien portadan edo tapan agertzen den informazioa: izenburuak, pertsonaiak, egileen izenak...
Hori guztia nahasiz sortuko duzue komikia. Oroitu ikasi genituen burbuilu mota desberdinak: pentsamenduzkoak, hitz egitekoak, oihukatzerakoan sortzen direnak, onomatopeiak...
Komikia amaitu duzenean eta nahi baduzue, argazki bat igo hemengo iruzkinetan zuen ikaskideek irakur dezaten.
2- Musikako etxekolana bidaltzen dizuegu. Carmenek bideo pare bat grabatu egin ditu zuek txirularekin entsaiatzeko. Animatuko zarete? Esan gurasoei e-mailean izanen dituztela bideorako sarbideak!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina