2020(e)ko apirilakren 20(a), astelehena

Astelehena



Kaixo lagunak,

Zer moduz zaudete?? Jada hilabete bat baino gehiago pasa da elkar azkenengoz ikusi ginenetik eta gauza asko pasatu dira ordudanik. Adibidez, nik gauza asko egin ditut: aste hauetan kirol asko egin dut, koadro bat margotzen nabil, asko irakurtzen ari naiz eta tarteka ikasi ere. Balkoira joaten naizenean bizilagunekin hitz egiten dut eta noizean behin jende ezaguna ikusi ere egiten dut kaletik. Ziur nago, zuek ere gauza pilo egin dituzuela!

Oporrak hartu aurretik egin genuen bezala, astero bideo-deiak egingo ditugu: astearte eta ostiraletan. Modu honetan, etxekolanei buruz hitz egiteaz gain, gure artean gauzak kontatzeko aukera izango dugu. Ah eta ez ahaztu hemendik aurrera ostegunetan Gorputz Heziketako saioa izango duzuela...

Beraz badakizue, bihar elkar ikusiko gara. Bitartean jaso besarkadarik handiena!!

Hemen asteburu honetan egondako ekaitzaren argazki bat. Lekua identifikatzen duzue?



Maialen



Gaurko lanak:
Astelehen onena izan dezazuela!!

Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak!