2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

Agurra

Arratsaldeon!!!

Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean.
Disfrutatu eta uda ona pasa artistak!


Azken eguna

Cerebro el vacaciones ilustración del vector. Ilustración de ...Iritsi da!!!

Azkeneko eguna dugu!!! Gaur agurra izanen dugu eta hemen uzten dizkizuet berriro ordutegiak eta taldekatzeak.


Taldekatzeak eta ordua:




GERO ARTE!!!!

2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

Osteguna 18

Egun on!!!

Bihar bideodei agurra izanen dugu. Oroitu hemen eskuinean duzuen kurtso amaierako fitxari begiradatxo bat botatzen! Bihar horri buruz hitz eginen dugu.

Taldekatzeak eta ordua:





Bestalde, Carmenek agurra berezia emateko honako hau prestatu du zuentzako. Zuen gustokoa izatea espero dut...


GURE ABESTIEN TXOKOA

2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Asteazkena 17

Egun on!!

Gaur asteazkena artelan ezagunak margotzeko aukera ekartzen dizuet. Artelanen bideoan hainbat ikusteko aukerak izan genituen, eta oraingoan zuek margotzeko ekartzen dizkizuet. Nik ere margitu ditut hainbat:


Beheko irudian klik egiterakoan orrialde bat irekiko zaizue. Bertan artelan askoren irudiak dituzue agertzen diren koloreekin margotzeko.

Anima zaitezte!!!















2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

Asteartea 16

Egun on!!

Ostiralean agurtzeko bideodeia izanen dugu, eta ondorengo fitxan agertzen diren gauzei buruz hitz egingo dugu, beraz ikusi eta pentsatuak eraman!
Irudian klik egin handian ikusteko!


2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Astelehena 15

Ilustración de Zapatillas Deportivas Par Aisladas Dibujo Vectorial ...Kaixo lagunak!!

Azkeneko astean gaude!!! Gutxi falta zaigu!! 

Gaur gorputz heziketako saioa duzue, beraz prestatu arropa erosoa eta zapatilak!

Bestetik, gaurkoan Tangram jolasa zuek eraikitzea eskatuko dizuet, eta hainbat irudi egiten saiatzea. Nola?? 
Hartu matematikako liburuko 210. orrialdea eta hor ikusiko duzue!!! 

Irudian klik eginez orrialdea irekiko zaizue.



2020(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

Ostirala

Egun on!



Gaur ostirala denez, erronka txiki batekin nator:


Piratek altxor bat ezkutatu egin dute eta guri testu batean pista batzuk eman dizkigute, baina ezin dut testua ulertu... lagunduko didazue?


Testuan klik egin ezkero handian agertuko zaizue.




Behin hori lortu duzuela, ziur nago ondorengoa ere lortu dezakezuela:



Animo ekipo!!

2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

Osteguna


Egun on!



Gaurko patio orduan nire bizkotxoa probatzeko aukera ez dugu izan, beste batean izan beharko da egoera honengatik. Hala ere argazkitxo bat uzten dizuet!

Atzo matematikako lan koadernoarekin amaitu genuen, eta gaurkoan matematikako liburuko azken orrialdea eginen dugu. Honekin ere amaituko ditugu matematika liburuko ariketak!

Matematikako 211.orrialdea da gaurko lana. Hemen ariketa asko daude, eta batzuk ez dira egin behar. Hala ere, gai bazarete eta indarrez baldin bazaudete, aurrera!!

  • Egin behar ez direnak:
        • 3.ariketan e) eta f)
        • 4. ariketa eta 5.ariketa
        • 8. ariketa
        • 11 eta 12.ariketak


Animo!

2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Asteazkena

Egun on!


Gaurkoan matematikako lan koadernoa amaituko dugu!!! Orrialde bakarra falta zaigu, beraz animo!!! Hartu 31.orrialdea eta egin, horrela liburua amaitu egingo duzue!👉


Ondotik, "Los tres fantasmas" testua irakur dezakezue.
Hemen klik egin hori irekitzeko. 👻👻👻





2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

Asteartea

Egun on!

Importancia de ejercitar el cerebro | Universidades.crAtzo esan bezala, gaurko bideodeian euskarako 57.orrialdea elkarrekin eginen dugu, beraz prest izan! Horretaz gain zuen animaliei buruzko informazioa entzuteko irrikitan gaude Maite eta biok.

Gaurko lanak:


Animo!!!

2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Astelehena

Cómo cuidar tu cerebro? - MedvisitAzken txanpa!!!


Kurtsoa amaitzear dugu, baina lan pixka bat egiten jarraituko dugu.


Gaurko lanak matematika 208-209. orrialdeak dira bakarrik. Euskarako fitxa bihar bideodeian eginen dugu, beraz biharko utzi!

Animo!

2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Ostirala

OSTIRALA!

Astea amaitzear dugu. Gaur matematikako bideodeia dugu, beraz prestatu astean zehar egin dituzuen matematikako ariketak eta zalantzak!

Asteartean proposatutako animalien lanak jasotzen hasi naiz. Horietako bat oso interesgarria eta berezia iruditu zait, ezagutzen ez baitnuen. Honako bideo honetan animalia mugitzen ikusi dezakegu:




Gaurko lanak:
Zientzia: Ez da hondoratzen!

2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

Osteguna 4

Osteguna!



Gaurko lanak:
 Ariketa hau egiteko lehendabizi laburmetraia ikusi behar  duzue. Ondoren galderak erantzun. Badazpada ere, laburmetrai hemen behean ikusgai duzue:



Animo, azken txanpa!!

2020(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

Asteazkena 3

Egun on!!


Atzoko bideodeian azaldu genuen bezala, hemen ondoan duzue "Munduko animalien" fitxa heldu den astearterako egin behar dena.

Bestetik, fruta oso osasuntsua dela badakigu, baina badakizue zein balio duten bi tomatek ondorengo irudia aztertu ondoren?


Gaurko lanak:
Mate: 206-207
Gazte: El sonido K*

2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

Asteartea 2

Astearte on!

Aurreko ostiraleko bideodeian zuetako batzuek simetria ariketa gehiago eskatu zenizkidaten. Irudi honetan klik egin ezkero, fitxa hori aterako zaizue simetria egin ahal izateko. 

Gaurko lanak:


Animo eta laister arte!


2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

Ekainaren 1a, astelehena

Beneficios de la cebada

Egunon!

Zer moduz asteburua? Gaur hilabete berria estreinatzen dugu! EKAINA! Kurtsoko azken txanpa geratzen zaigu bakarrik, baina badakizue Ekaina hilabeteak beste izen batzuk ere dituela? Hona uzten dizkizuet izenak eta izen horien zergaitia. Interesgarria, ezta?
    • Bagila: uztak ebakitzeko hilea. 
    • Ekaina: eguzkiaren hilea.
    • Garagarrila: garagarra uztatzeko hilea.


Gaurko lanak:


Euskara: 54.orrialdea
Matematika: 204-205.orrialdeak


Animo, azken txanpa!

Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak!