Egun on!
Ostirala dugu ya!! Azkar pasa zaigu astea! Gaurkoan musikako hiru bideo uzten dizkizuet, Carmenekin txirula entsaiatzeko asteburuan zehar.
Musikako bideoak
- La-Do-Re
- Oh when the saints txirulan
- Oh when the saints osoa
Bestetik, oroitzen zarete eskolan erabilitako "Popi parchís" jokoa??? Gaztelerako ortografia lantzeko jolasa, bakarrik, anai-arreba-ahizpekin edota gurasoekin asteburuan jolasteko aukera ona da! Hemen klikatu jolasteko!
Azkeneko lana bi marrazkixo egitea da. Aurreko egunean lerro zuzenak eta lerro kurbatuak errepasatu genituen, beraz, paisai baten marrazkiak eskatuko ditut bi lerro horiek eginez. Nola?
- Lehenengo marrazkian pasaia eginen duzue baina bakarrik lerro kurbatuak erabiliz: kurbatua, kiribila, uhindua...
- Paisaia berdina marraztuko duzue baina bakarrik lerro zuzenak erabiliz: hautsia, zuzena...
- Berdinak baina desberdinak dira, ezta?? Zein gustatzen zaizue gehien?
Hemen jartzen dizuet nire adibidea: