2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

Komikia + txirula

Egun on ikasle maiteak,

Zer moduz joan da asteburua? Ostiraleko eguzkia egitea lortu zenuten?

Gaurkoan bi proposamen ekartzen ditut, bat nirea bestea Carmenena.

Resultado de imagen de comic dibujo1- Badakit askori komikiak asko gustatzen zaizkizuela, beraz, gaurko lana komiki bat egitea izanen da, baina ez edonola. Har itzazue etxean aurkitzen dituzuen lehenengo lau edo bost liburu, aldizkari, egunkari, irudi... Behin horiek dituzuela, begiratu haien portadan edo tapan agertzen den informazioa: izenburuak, pertsonaiak, egileen izenak...

Hori guztia nahasiz sortuko duzue komikia. Oroitu ikasi genituen burbuilu mota desberdinak: pentsamenduzkoak, hitz egitekoak, oihukatzerakoan sortzen direnak, onomatopeiak...

Komikia amaitu duzenean eta nahi baduzue, argazki bat igo hemengo iruzkinetan zuen ikaskideek irakur dezaten.


Resultado de imagen de flauta colegio dibujo2- Musikako etxekolana bidaltzen dizuegu. Carmenek bideo pare bat grabatu egin ditu zuek txirularekin entsaiatzeko. Animatuko zarete? Esan gurasoei e-mailean izanen dituztela bideorako sarbideak!

2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

Ostirala, martxoaren 20a

Egun on!!! 

Gaur udaberria hasten da, bazenekiten? Udaberrian pentsatzerakoan, beti zuhaitz berde berdeak, lore politak eta eguzki disdiratsu bat etortzen zait burura. Baita zuei ere?

Hori dela eta gaurko lan proposamena ondorengoa da:

Gelan egin izan ditugun zenbakien eguzki handi handi bat egitea!! Saia zaitezke eguzkia betetzen zure etxean dauden beste kideekin. Nik adibidez 8 zenbakiarekin egin dut, hemen uzten dizuet argazkia. Ez da bakarrik eragiketekin erlazionatu behar. Ikasi dugun eta bururatzen zaizuen guztiarekin erlazionatu!! Adibidez Abuztua da 8. hilabetea, baita gure sistemako zortzigarren planeta...

Ea gai garen eguzki handi handi bat egiteko!!


Bestetik, ez ahaztu egunerokoa aurrera eramaten.

Eguzkia azkar amaitzen baduzue eta beste erronka antzeko bat nahi baduzue honakoa egin dezakezue:

    Resultado de imagen de contar dibujo
  1. Zenbatu zuen etxean dauden ate eta lehio guztiak. Nik adibidez 7 lehio ditut eta 6 ate.
  2. Zenbaki horiekin sortu ezagutzen dituzuen eragiketa gehienak (batuketak, kenketak, biderketak, eta ausartzen bazarete zatiketak). Adibidez: 7x6, 6+7, 76-67... 
  3. Proposamenarekin amaitzeko, saia zaitezte eragiketa horien emaitzak ateratzen, animo!!! Adibidez: 7x6=42; 6+7=13; 76-67= 9...

Animo egunarekin!

2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Zortzikoa

Egun on! 

Gaur asteazkena, eskola birtualeko hirugarren eguna. Etxean egoterakoan ezin gara kirola egitera atera baina etxean zerbait egin dezakegu!

Resultado de imagen de ejercicio dibujGaurko egunean ondorengo erronkarekin natorkizue... gai izanen zarete zortzikoa ongi ikasteko? Badakizue, Lantzen dantzatzen den zortzikoa zein den, gure jaietan beti dantzatzen duguna? Ba oraingoan ongi ongi azalduta dago bideo honetan. Saiatuko gara bideoan esaten dena ulertzen eta gorputza pixka bat mugitzen?

Zortzikoa dantzatzeko hemen klikatu! ✔️

Eta bideoa ikusten baduzue gai izanen zarete galdera honi erantzuten:

-Nola zenbatzen du zortzikoaren pausuak egiteko?
-Zein bi herritan dantzatzen da zortzikoa? Modu berdinean egiten dute?

Iruzkinetan zuen erantzunak bota!

2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

Martxoaren 17a, asteartea

Egun on! 

Nola egin duzue lo gaur?

Gaur asteartea dugu eta gure eskolabirtual honen bigarren eguna. Edozein lanarekin arazorik baduzue idatzi nire korreora edo hemengo iruzkinetan idatzi, klasean egonen bagina bezala!

Gaurko lanak hauek dira eta arratsaldean, hainbat erronka ditut prestatuak zuentzako, gelako jolasetatik hartuak! Ezetz asmatu zein jokutik hartuak diren?

Animo egunarekin!!


1- Idazketa: Oroitu egunero egin beharreko zerbait dela Ana Frankek egin zuen bezala, zuen egunerokoa idaztea. Zuen gelako lagunekin eta nirekin konpartitu nahi baduzu zure egunerokoa, idatzi hemen behean!! 


2- Zientziak: irakurri "Materia eta energia" dokumentua eta bukaeran agertzen diren galderak bete.

3- Matematikak:  
tabla del 4
tabla del 3
  • Eragiketak” dokumentutik egin ezazue lehendabiziko orrialdea. 
  •   3 eta 4aren taulak errepasatu eta ongi ikasten joan. Errepasatzeko hona ariketa interaktibo bat: klikatu hemen 
4- Gaztelera:  Leer la lectura "¿Cuidas tu planeta?" y responder a las preguntas

Resultado de imagen de cuida el planeta

2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

Martxoaren 16a, astelehena



Ikasle maiteak:

Sarreren bidez zuek egin beharreko lanak zintzilikatuko dizkizuet. Oroitu egunero egin beharreko zerbait dela Ana Frankek egin zuen bezala, zuen egunerokoa idaztea.

Beraz, egunerokoaz gain gaur egin beharreko lanak ondorengoak dira:

Resultado de imagen de aho biziEuskara: "Mikel txiki" testua irakurri eta bertako galderak erantzun. Denbora baduzu 7-8. orrialdeak ere egiten hasi zaitezke, baina beste egun batean amaitzeko beharra baduzu lasai ibili.


Resultado de imagen de problemas matematicos


Buruketak: 22. orrialdea egin 

Gaztelera: Las sílabas. Repasaréis la separación de sílabas y saber cuál era la sílaba tónica entre ellas. Tendréis que hacer las páginas 63  y 64. 


ANA FRANKEN EGUNEROKOA



Ana Frank 13 urteko neskatxa judu bat zen. Bigarren Mundu Gerraren garaian Amsterdameraino iritsi zen familiarekin batera, naziengandik ihes egin nahian.

Ana bere familiarekin biltegi batzuen ganbaran ezkutatuta bizi izan zen ia bi urtez. Bizitzen ari zen egoera berriari aurre egiteko ezkutatzen zen zuloan egunkari bat idatzi zuen. Bere egunkariari Kitty deitzen dio, eta existitzen ez den lagun bati bidaltzen dizkion eskutitz moduan idatzita dago.

Egunkari horretan idatzitako egun batzuk dituzu hauek:


Espero poder confiártelo todo,
de un modo como no he
podido hacerlo hasta ahora
con nadie, y espero que
seas un gran apoyo para mí.

Ana Frank, 12 de junio de 1942



Sábado, 20 de junio de 1942



Para alguien como yo es una sensación muy extraña escribir un diario. No solo porque nunca he escrito,  sino porque me da la impresión de que más tarde ni a mí ni a ninguna otra persona le interesarán las confidencias de una colegiala de trece años. 

Pero eso en realidad da igual, tengo ganas de escribir y mucho más de desahogarme y sacarme de una vez unas cuantas espinas. «El papel es más paciente que las personas.» Me acordé de esta frase uno de esos días medio melancólicos en que estaba sentada con la cabeza apoyada entre las manos, aburrida y desganada, sin saber si salir o quedarme en casa, y finalmente me puse a cavilar sin moverme de donde estaba. 

Sí, es cierto, el papel es paciente, pero como no tengo intención de enseñarle nunca a nadie este cuaderno de tapas duras llamado pomposamente «diario», a no ser que alguna vez en mi vida tenga un amigo o  una amiga que se convierta en el amigo o la amiga «del alma», lo más probable es que a nadie le interese.

He llegado al punto donde nace toda esta idea de escribir un diario: no tengo ninguna amiga.

Para ser más clara tendré que añadir una explicación, porque nadie entenderá cómo una chica de trece años puede estar sola en el mundo. Es que tampoco es tan así: tengo unos padres muy buenos y una hermana de dieciséis, y tengo como treinta amigas en total, entre buenas y menos buenas.





Martes 10 de noviembre de 1942


Querida Kitty:

Una noticia formidable: ¡vamos a recibir a una persona más en nuestro escondite! Sí, verdaderamente, siempre habíamos pensado que era posible albergar y alimentar a una octava persona.

Pero temíamos abusar de la responsabilidad de Koophuis y Kraler. A raíz de las crecientes persecuciones de que son objeto los judíos, papá se decidió a tantear el terreno; nuestros dos protectores estuvieron inmediatamente de acuerdo:


-El peligro para ocho es el mismo que para siete -dijeron con mucha lógica.




Gure proposamena Anak egin zuen moduan eguneroko bat burutzea da, egun hauetan bizi dugun egoera nahiko berezia baita. Behin idatzita, niri bidali ezkero eta zuek hala nahi baduzue zuetariko baten batena publikatu daiteke.

KAIXO!!!

Resultado de imagen de coronavirus

Egun on ikasle maiteak!!


Coronabirusa iritsi da gure lurraldera eta koarentena egitea tokatzen zaigu. Duela gutxi koronabirusari buruz hitz egin genuen urrun zegoen zerbait bezala. Txinan edo... eta geroztik egia esanda gauzak asko aldatu dira. 

Hortaz, oraingoan etxetik lan egin behar dugu. Gure balkoiak elkar ikusten ez direnez blog hau izango da gure arteko topalekua.

Hemen etxean egin beharko dituzuen ariketak eta lanak zintzilikatuko ditugu besteak beste. 

Animo eta kontaktuan egonen gara!

Maialen

Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak! ...