2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

ELURRA TEILATUAN, GU GOXO-GOXO ETXEAN

techo con nieve - Iconos gratis de edificiosGaur Maitek idatzi nahi izan du Blogean:
"Egun on lagunak!!
Zer moduz zaudete? Zer moduz doa koarentena?
Gaurkoan etxea apaintzeko proposamen berri batekin nator: Papiroflexia.
Dakizuen bezala papiroflexia paperarekin irudi eta forma ezberdinak egitean datza. Lan honetarako, pausoak zehatz jarraitu behar dituzue, poliki-poliki. Hemen dituzue bi aukera:
ANIMO! Eta ez ahaztu gero balkoietatik zintzilikatzeaz.
Honetaz gain, ortografia lantzeko proposamen berri bat duzue ondorengo estekan. Denok elkar ongi ulertzeko beharrezkoa baita hitzak modu egokiz idaztea. Hemen klik egin ariketara joateko. Paperean nahi baduzue ordea, hemen egin klik.
ANIMO ETA BESARKADA HANDI BAT!

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Gormutuen alfabetoa + las horas

EGUN ON!!

Zer moduz pasa duzue asteburua? Asko probestu duzue? Nik kirol asko egiteko probestu dut eta gaurkoan agujetekin nabil... 😅


Gaurkoan proposamen polit bat dut.Pentsatu al duzue inoiz nola hitz egin daiteke eskuekin? Gormutuek, hau da, entzun edo hitz egin ezin duten pertsonek, beren keinu hizkuntza dute. Ikus dezagun bideo honetan:

 




Eta nola ez, euren alfabeto propioa dute ere. 
zure izena egiteko gai izango zinateke?
Animatzen? Nahi baduzue hormairudian grabatutakoa partekatu dezakezue!! 

Laguntza behar izan ezkero: Bideoa





Bestetik, orduak errepasatuko ditugu, baina oraingoan gazteleraz. Hemen klik egin ariketak ikusteko.


   
   
ANIMO!!!!
     Animo!!

2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Musika + Popi + marrazkiak

Egun on!


Ostirala dugu ya!! Azkar pasa zaigu astea! Gaurkoan musikako hiru bideo uzten dizkizuet, Carmenekin txirula entsaiatzeko asteburuan zehar.
Flauta y pentagrama - Dibujalia - Dibujos para colorear - Música ...

Musikako bideoak





Bestetik, oroitzen zarete eskolan erabilitako "Popi parchís" jokoa??? Gaztelerako ortografia lantzeko jolasa, bakarrik, anai-arreba-ahizpekin edota gurasoekin asteburuan jolasteko aukera ona da! Hemen klikatu jolasteko!


Azkeneko lana bi marrazkixo egitea da. Aurreko egunean lerro zuzenak eta lerro kurbatuak errepasatu genituen, beraz, paisai baten marrazkiak eskatuko ditut bi lerro horiek eginez. Nola? 

  1.  Lehenengo marrazkian pasaia eginen duzue baina bakarrik lerro kurbatuak erabiliz: kurbatua, kiribila, uhindua...
  2. Paisaia berdina marraztuko duzue baina bakarrik lerro zuzenak erabiliz: hautsia, zuzena...
  3. Berdinak baina desberdinak dira, ezta?? Zein gustatzen zaizue gehien?
Hemen jartzen dizuet nire adibidea:





ASTEBURU ON!!!!!!!



2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Plastilina + lerro motak

Egun on!!!

Gaurkoan sorpresatxo batekin nator!! Bideo bat grabatu dut zuek etxean plastilina egiteko! Nire gogo guztiekin egin dut nahiz eta kamerei hitz egitea ez gustatu!! Anima zaitezte zuena egitera eta sortzen dituzuen irudi eta formak gurekin partekatu! Artista hutsak baitzarete!

Horretaz gain, eskolako azken egunetan landutako lerro motak errepasatzeko hona ariketa batzuk:
Lerro motak desberdindu.
Resultado de imagen de lerro motak

2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

Euskara + Maite artista

Egun on!

Resultado de imagen de dibujo limpiarZer moduz??? Gauza asko egiteko probesten zaudete? Nik bai!! Asko margotzen dut, asko irakurri, asko sukaldatu... eta gustatzen ez zaidan zerbait ere egiten ari naiz: etxea asko garbitu. Baina musikarekin alai alai eta gustora egiten da dena!


Gaurkoan bi proposamen:

Euskara: tx-ts-tz dituzten hitzak landuko ditugu. Batzuetan nahasi egiten gara, baina hau gerta ez dadin, hona fitxa pare bat! Espero gustatzea:   


Bestetik, Maite artista hutsa da, eta eskulan hauekin demostratu egin digu. Zuek egitera ere animatzen zaituzte posible baduzue. Ikusi nahi al duzue zer egin duen?? Hemen klikatu!!

Muxu handi handi bat eta animo!



2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

Lur planeta

Egun on!


Resultado de imagen de lurra irudiaOngi egin duzue lo? Atzoko musika klasea gustatu zitzaizuen?

Oroitzen zarete kurtso hasieran landu genituela lurraren mugimenduak, ilargiaren faseak, urtaroak, haizeorratzaren ... Hori guztia errepasatzeko fitxa on-line bat uzten dizuet gaurkoan. Hemen klikatu!

Bestetik, ikusi duzue Blog honen eskuinaldean jarri ditudan estekak? Mekaografia lantzeko, biderketa taulak errepasatzeko, eta beste ikaskideek jartzen dutena irakurtzeko Padlet-a. Animatu horietan parte hartzen!

2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

Komikia + txirula

Egun on ikasle maiteak,

Zer moduz joan da asteburua? Ostiraleko eguzkia egitea lortu zenuten?

Gaurkoan bi proposamen ekartzen ditut, bat nirea bestea Carmenena.

Resultado de imagen de comic dibujo1- Badakit askori komikiak asko gustatzen zaizkizuela, beraz, gaurko lana komiki bat egitea izanen da, baina ez edonola. Har itzazue etxean aurkitzen dituzuen lehenengo lau edo bost liburu, aldizkari, egunkari, irudi... Behin horiek dituzuela, begiratu haien portadan edo tapan agertzen den informazioa: izenburuak, pertsonaiak, egileen izenak...

Hori guztia nahasiz sortuko duzue komikia. Oroitu ikasi genituen burbuilu mota desberdinak: pentsamenduzkoak, hitz egitekoak, oihukatzerakoan sortzen direnak, onomatopeiak...

Komikia amaitu duzenean eta nahi baduzue, argazki bat igo hemengo iruzkinetan zuen ikaskideek irakur dezaten.


Resultado de imagen de flauta colegio dibujo2- Musikako etxekolana bidaltzen dizuegu. Carmenek bideo pare bat grabatu egin ditu zuek txirularekin entsaiatzeko. Animatuko zarete? Esan gurasoei e-mailean izanen dituztela bideorako sarbideak!

Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak! ...