2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

asteazkena

EGUN ON!

Gaur proposamen berri batekin nator! Egin behar duzuena azaltzeko Maiteren bideotxo txiki bat duzue. 
                                             ZINEMA ETXEAN 📢 🎬






Maitek esan duen bezala, guri bidali dezakezue edo hormairudian, hau da, Padlet-en jarri ere. Nahi izan ezgero, baduzue aste santuko oporrak egiteko... Animatu 👏👏!!
  ________
Gaurko lanak:
ANIMO LAGUNAK

2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

Asteartea

Kaixo lagunak!!!!


Eguna lana, kirola eta eskulan ezberdinak egiten pasatzen dut. Blog bateko eskulan bat prestatzen hasi naiz baina arazoren bat izan dut.

Laguntzeko denborarik duzue?

Irudi hau deskargatu dut eta instrukzioetan triangeluetan mozteko esaten du, baina...

Zuek zenbat triangelu ezberdin ikusten dituzue?

Archivo:Pentagram and Pentagon.svg - Wikipedia, la enciclopedia libre






Oroitu ere gaurko lanak ondorengoak direla:

  • Euskara: 6-7
  • Mate : 10


BESARKADA HANDI BAT

2020(e)ko apirilaren 5(a), igandea

Astelehena


Egun on!!! Zer moduz pasa duzue asteburua?? Asteari hasiera emateko, hona bi asmakizun:
Ilustración de Personaje De Dibujos Animados Lindo Cerebro ...

                  PUNTAN PUNTA BI,
                    ATZEAN ZULO BI
                         ZER NAIZ NI?

                           
               
        

                            ELURRA BELTZ ETA IKATZA ZURI.           
   .                          ODOLA BERDE, PORRUA GORRI. 
                                   EGIA GEZUR GEZURRA EGI... 
                     METRO BATEKO SUDURRA HAZI ZAIT NIRI. 
                                     ZENBAT GEZUR DAUDE? 



Bestetik, gaurko lanak:
  • Gazte: 31-34
  • Mate: 8-9

2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

Zinema etxean

Ostirala!!!

Kaixo lagunak, gaurkoan proposamen berri batekin nator! Proposamenen bukaeran SORPRESATXO bat!!!!! Dena irakur ezazue!

Egin behar duzuena azaltzeko Maiteren bideotxo txiki bat duzue.






Bestetik, gaurko lanak hauek dira:

  • Matematika: 29-30. orrialdeak
  • Euskara: 9. orrialdea
  • Zientzia: Autoentzako arrapala sortu!

Eta esan bezala... hona gure partetik SORPRESATXOA!
Esoeri dugu asko gustatzea!




ANIMO ETA ASTEBURU ON!



2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Osteguna

EGUN ON!!!



Gaur Maiterekin hitz egin dut. Herrian dago eta arazo batekin laguntza behar zuen. Nik ezin izan diot lagundu. Agian zuek irtenbide bat aurkitzeko gai zarete:

   Bere herriaren alde batetik bestera pasatzeko erabiltzen duten zubia apurtu da. Orain txalupa batekin alde batetik bestera pasatzen ari dira. 

       Otso bat, ahuntz bat eta uraza bat eraman nahi ditu beste alderaino. Baina txalupa txikia denez bera eta hiru gauza horietako bat sartzen dira bakarrik bidai bakoitzeko. 
Resultado de imagen de acertijo col oveja lobo
     Otsoa eta ahuntza bakarrik geratzen badira, otsoak jango du, ahuntza urazarekin geratzen bada jango du. 

       Nola egin beharko du dena pasatzeko?



Bestetik, gaurko lanak hauek dira:


  • Zientzia: Ura izozteko denbora aldatu daiteke? Esperimentua egin!
  • Gazte: 24, 26-27 orrialdeak



Edozein zalantza, idatzi!


Animo eta muxu asko!!

Apirila

ApirilaAPIRILEAN GAUDE!!


Gaurkoan hiru esaera zahar edo atsotitzak uzten dizkizuet. Gai zarete azaltzen zer esan nahi duten? Animatu eta erantzun iruzkinetan!


        • Apirila euritsu, urte hura ogitsu.

         • Apirila hotz, miseria ogi-artoz.

         • Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainea.



Bestetik, gaurko lanak hauek dira:

  • Musika. Carmenek musikako ariketa batzuk prestatu ditu.
  • Matematika: fotokopien 4-5. orrialdeak
  • Euskara: fotokopien 4-5. orrialdeak

Edozein zalantza, idatzi!

Animo eta muxu asko!!

2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

ELURRA TEILATUAN, GU GOXO-GOXO ETXEAN

techo con nieve - Iconos gratis de edificiosGaur Maitek idatzi nahi izan du Blogean:
"Egun on lagunak!!
Zer moduz zaudete? Zer moduz doa koarentena?
Gaurkoan etxea apaintzeko proposamen berri batekin nator: Papiroflexia.
Dakizuen bezala papiroflexia paperarekin irudi eta forma ezberdinak egitean datza. Lan honetarako, pausoak zehatz jarraitu behar dituzue, poliki-poliki. Hemen dituzue bi aukera:
ANIMO! Eta ez ahaztu gero balkoietatik zintzilikatzeaz.
Honetaz gain, ortografia lantzeko proposamen berri bat duzue ondorengo estekan. Denok elkar ongi ulertzeko beharrezkoa baita hitzak modu egokiz idaztea. Hemen klik egin ariketara joateko. Paperean nahi baduzue ordea, hemen egin klik.
ANIMO ETA BESARKADA HANDI BAT!

Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak! ...