APIRILEAN GAUDE!!
Gaurkoan hiru esaera zahar edo atsotitzak uzten dizkizuet. Gai zarete azaltzen zer esan nahi duten? Animatu eta erantzun iruzkinetan!
• Apirila euritsu, urte hura ogitsu.
• Apirila hotz, miseria ogi-artoz.
• Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainea.
Bestetik, gaurko lanak hauek dira:
- Musika. Carmenek musikako ariketa batzuk prestatu ditu.
- Matematika: fotokopien 4-5. orrialdeak
- Euskara: fotokopien 4-5. orrialdeak
Edozein zalantza, idatzi!
Animo eta muxu asko!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina