2020(e)ko apirilaren 5(a), igandea

Astelehena


Egun on!!! Zer moduz pasa duzue asteburua?? Asteari hasiera emateko, hona bi asmakizun:
Ilustración de Personaje De Dibujos Animados Lindo Cerebro ...

                  PUNTAN PUNTA BI,
                    ATZEAN ZULO BI
                         ZER NAIZ NI?

                           
               
        

                            ELURRA BELTZ ETA IKATZA ZURI.           
   .                          ODOLA BERDE, PORRUA GORRI. 
                                   EGIA GEZUR GEZURRA EGI... 
                     METRO BATEKO SUDURRA HAZI ZAIT NIRI. 
                                     ZENBAT GEZUR DAUDE? 



Bestetik, gaurko lanak:
  • Gazte: 31-34
  • Mate: 8-9

2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

Zinema etxean

Ostirala!!!

Kaixo lagunak, gaurkoan proposamen berri batekin nator! Proposamenen bukaeran SORPRESATXO bat!!!!! Dena irakur ezazue!

Egin behar duzuena azaltzeko Maiteren bideotxo txiki bat duzue.






Bestetik, gaurko lanak hauek dira:

  • Matematika: 29-30. orrialdeak
  • Euskara: 9. orrialdea
  • Zientzia: Autoentzako arrapala sortu!

Eta esan bezala... hona gure partetik SORPRESATXOA!
Esoeri dugu asko gustatzea!




ANIMO ETA ASTEBURU ON!



2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Osteguna

EGUN ON!!!



Gaur Maiterekin hitz egin dut. Herrian dago eta arazo batekin laguntza behar zuen. Nik ezin izan diot lagundu. Agian zuek irtenbide bat aurkitzeko gai zarete:

   Bere herriaren alde batetik bestera pasatzeko erabiltzen duten zubia apurtu da. Orain txalupa batekin alde batetik bestera pasatzen ari dira. 

       Otso bat, ahuntz bat eta uraza bat eraman nahi ditu beste alderaino. Baina txalupa txikia denez bera eta hiru gauza horietako bat sartzen dira bakarrik bidai bakoitzeko. 
Resultado de imagen de acertijo col oveja lobo
     Otsoa eta ahuntza bakarrik geratzen badira, otsoak jango du, ahuntza urazarekin geratzen bada jango du. 

       Nola egin beharko du dena pasatzeko?



Bestetik, gaurko lanak hauek dira:


  • Zientzia: Ura izozteko denbora aldatu daiteke? Esperimentua egin!
  • Gazte: 24, 26-27 orrialdeak



Edozein zalantza, idatzi!


Animo eta muxu asko!!

Apirila

ApirilaAPIRILEAN GAUDE!!


Gaurkoan hiru esaera zahar edo atsotitzak uzten dizkizuet. Gai zarete azaltzen zer esan nahi duten? Animatu eta erantzun iruzkinetan!


        • Apirila euritsu, urte hura ogitsu.

         • Apirila hotz, miseria ogi-artoz.

         • Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainea.



Bestetik, gaurko lanak hauek dira:

  • Musika. Carmenek musikako ariketa batzuk prestatu ditu.
  • Matematika: fotokopien 4-5. orrialdeak
  • Euskara: fotokopien 4-5. orrialdeak

Edozein zalantza, idatzi!

Animo eta muxu asko!!

2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

ELURRA TEILATUAN, GU GOXO-GOXO ETXEAN

techo con nieve - Iconos gratis de edificiosGaur Maitek idatzi nahi izan du Blogean:
"Egun on lagunak!!
Zer moduz zaudete? Zer moduz doa koarentena?
Gaurkoan etxea apaintzeko proposamen berri batekin nator: Papiroflexia.
Dakizuen bezala papiroflexia paperarekin irudi eta forma ezberdinak egitean datza. Lan honetarako, pausoak zehatz jarraitu behar dituzue, poliki-poliki. Hemen dituzue bi aukera:
ANIMO! Eta ez ahaztu gero balkoietatik zintzilikatzeaz.
Honetaz gain, ortografia lantzeko proposamen berri bat duzue ondorengo estekan. Denok elkar ongi ulertzeko beharrezkoa baita hitzak modu egokiz idaztea. Hemen klik egin ariketara joateko. Paperean nahi baduzue ordea, hemen egin klik.
ANIMO ETA BESARKADA HANDI BAT!

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Gormutuen alfabetoa + las horas

EGUN ON!!

Zer moduz pasa duzue asteburua? Asko probestu duzue? Nik kirol asko egiteko probestu dut eta gaurkoan agujetekin nabil... 😅


Gaurkoan proposamen polit bat dut.Pentsatu al duzue inoiz nola hitz egin daiteke eskuekin? Gormutuek, hau da, entzun edo hitz egin ezin duten pertsonek, beren keinu hizkuntza dute. Ikus dezagun bideo honetan:

 




Eta nola ez, euren alfabeto propioa dute ere. 
zure izena egiteko gai izango zinateke?
Animatzen? Nahi baduzue hormairudian grabatutakoa partekatu dezakezue!! 

Laguntza behar izan ezkero: Bideoa





Bestetik, orduak errepasatuko ditugu, baina oraingoan gazteleraz. Hemen klik egin ariketak ikusteko.


   
   
ANIMO!!!!
     Animo!!

2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Musika + Popi + marrazkiak

Egun on!


Ostirala dugu ya!! Azkar pasa zaigu astea! Gaurkoan musikako hiru bideo uzten dizkizuet, Carmenekin txirula entsaiatzeko asteburuan zehar.
Flauta y pentagrama - Dibujalia - Dibujos para colorear - Música ...

Musikako bideoak





Bestetik, oroitzen zarete eskolan erabilitako "Popi parchís" jokoa??? Gaztelerako ortografia lantzeko jolasa, bakarrik, anai-arreba-ahizpekin edota gurasoekin asteburuan jolasteko aukera ona da! Hemen klikatu jolasteko!


Azkeneko lana bi marrazkixo egitea da. Aurreko egunean lerro zuzenak eta lerro kurbatuak errepasatu genituen, beraz, paisai baten marrazkiak eskatuko ditut bi lerro horiek eginez. Nola? 

  1.  Lehenengo marrazkian pasaia eginen duzue baina bakarrik lerro kurbatuak erabiliz: kurbatua, kiribila, uhindua...
  2. Paisaia berdina marraztuko duzue baina bakarrik lerro zuzenak erabiliz: hautsia, zuzena...
  3. Berdinak baina desberdinak dira, ezta?? Zein gustatzen zaizue gehien?
Hemen jartzen dizuet nire adibidea:





ASTEBURU ON!!!!!!!



Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak! ...