2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

Osteguna 4

Osteguna!



Gaurko lanak:
 Ariketa hau egiteko lehendabizi laburmetraia ikusi behar  duzue. Ondoren galderak erantzun. Badazpada ere, laburmetrai hemen behean ikusgai duzue:



Animo, azken txanpa!!

2020(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

Asteazkena 3

Egun on!!


Atzoko bideodeian azaldu genuen bezala, hemen ondoan duzue "Munduko animalien" fitxa heldu den astearterako egin behar dena.

Bestetik, fruta oso osasuntsua dela badakigu, baina badakizue zein balio duten bi tomatek ondorengo irudia aztertu ondoren?


Gaurko lanak:
Mate: 206-207
Gazte: El sonido K*

2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

Asteartea 2

Astearte on!

Aurreko ostiraleko bideodeian zuetako batzuek simetria ariketa gehiago eskatu zenizkidaten. Irudi honetan klik egin ezkero, fitxa hori aterako zaizue simetria egin ahal izateko. 

Gaurko lanak:


Animo eta laister arte!


2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

Ekainaren 1a, astelehena

Beneficios de la cebada

Egunon!

Zer moduz asteburua? Gaur hilabete berria estreinatzen dugu! EKAINA! Kurtsoko azken txanpa geratzen zaigu bakarrik, baina badakizue Ekaina hilabeteak beste izen batzuk ere dituela? Hona uzten dizkizuet izenak eta izen horien zergaitia. Interesgarria, ezta?
    • Bagila: uztak ebakitzeko hilea. 
    • Ekaina: eguzkiaren hilea.
    • Garagarrila: garagarra uztatzeko hilea.


Gaurko lanak:


Euskara: 54.orrialdea
Matematika: 204-205.orrialdeak


Animo, azken txanpa!

2020(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

Ostirala 29

Egun on,


Azkeneko ostiraletan bezala, Carmenek ondorengo bidai musikala prestatu egin du zuentzako:


"Aste honetan musikan hau egiteko eskatuko dizuet:  LEHERGAILUA txirula partitura egin, eta azken BIDAI MUSIKALA III, BIGARREN ZATIA 

Besarkada handi bat eta aste on izan,

Carmen"


Gaurko lanak: 
Mate: bideodeia + lan koadernoa 29.orria
Zientzia:

2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

Osteguna 28

KAIXO KAIXO!
Kandinski
Konturatu al zarete artista askok forma geometrikoak erabiltzen dituztela beren artelanetan?
Adibidez, Kandinski edo Mondriain bezalako artistek horrelako formak erabiltzen zituzten:
Mondriain








Hau da, gure inguruko mundua forma geometrikoz osatuta dago. Ondorengo bi lan abstraktu hauek alderatzen baditugu, zenbait poligono ikus ditzakegu. Guztiek 4 alde dituzte. Horregatik, lau aldeko poligonoak direla diogu.
Baina zein da bi hauen arteko desberdintasuna?

1.Adibidea
Lehenengo adibidean, lauki guztiak angeluzuzenak dira, eta baita ere paralelogramoak. Hau da, kontrako aldeak paraleloak eta berdinak dira.


2.Adibidea
Bigarren adibidean, angeluak eta aldeak desberdinak dira eta batzuk ez dira paralelogramoak. Hau da, paraleloak ez diren kontrako aldeak dituzte.



Gai honetan gehiago sakontzeko egin "Klik" ondorengo irudian:👇
                                 


Horretaz gain, matematikako 202-203. orrialdeak dituzue egiteko.

2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

Asteazkena 27

Icono del concepto de cerebro creativo | Vector PremiumEgun on!

Atzoko istorioak asko gustatu zitzaizkigun Maite eta bioi. Gero eta hobe idazten duzue, zorionak!


Gaurko lanak:


ANIMO!

Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak! ...