2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

Asteazkena 27

Icono del concepto de cerebro creativo | Vector PremiumEgun on!

Atzoko istorioak asko gustatu zitzaizkigun Maite eta bioi. Gero eta hobe idazten duzue, zorionak!


Gaurko lanak:


ANIMO!

2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

Asteartea 26

Egun on!!!

Ilustración De Un Niño Pequeño Lindo Que Tiene Una Videollamada ...
Prest gaurko bideodeietarako? Oroitu atzo bidalitako euskarako ariketa zuzenduko dugula. Baita aurreko astean azaldutako zuen istoriotxoak entzuteko irrikitan gaude Maite eta biok.

Gaurko lanak:
Mate: 16. fitxa (simetriak)
Euskara: bideodeia

2020(e)ko maiatzaren 24(a), igandea

Astelehena 25

Egun on!!

Maiatza (con imágenes) | Diario de trabajo, Educacion, Vascos
Maiatzako azkeneko astea dugu honakoa! Ostiralean musikarekin amaitu genuen, eta astea ere musikarekin hasiko dugu! 

Hemen klik egiterakoan hainbat partitura dituzue: 3.mailako abestiak.

Behin bertan sartuta, gaurkoan honakoa egin dezakezue:


Baina besteak ere egiteko libre zarete gogotsu baldin bazaudete. Batzuk besteak baino zailagoak dira. Animatu!
  

Gaurko lanak:

2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

Ostirala 22

Ikasle maitagarriak:

Carmen naiz, musikako irakaslea. 

Joan den astean, BIDAI MUSIKALA III, 1go zatia egiteko eskatu nizuen. 

Agertzen zaizuen informazio guztia entzun, ikusi eta irakurri egin behar duzue, eta barruan agertzen diren bi formulario bete eta niri bidali. Hauek dira formularioak, (agian ez dituzue ikusi eta horrexegatik ez dizkidazue bidali) 
Eginak baldin badituzue, berrregin faborez, ikusi ditut eta ez daude ongi, beraz saiatu berriro egiten. 

Arreta jarri behar duzue, ongi entzun dena eta ongi irakurri. Saia zaitezte ahalik eta hobekien egiten.

Espero dut ongi egotea. Besarkada handi bat.

Carmen🎶


Gaurko lanak:
Zientzia:







2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

Osteguna 21

Egun on!!!!


Dakizuenez oso gutxi falta da kurtsoa amaitzeko, hain zuzen  ere 23 egun. Hori dela eta gauzatxo bat egitea proposatzen dizuet: esan dugun bezala 23 egun geratzen direnez, egunero buruketa bat egitea.

Egin Klik eskuinaldean duzuen ">" geziari.
Animo eta ekin lanari!👏



Gaurko lanak:

Asteazkea 20

Egun on!

Aste erdian gaude jadanik!! Oroitu atzo bideodeian hitz egindako lana blogen duzuela, goi-eskuinaldean!!

Gaurko lanak hauek dira:

2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

Ilustrazio lehiaketa 2.0

ILUSTRAZIO LEHIAKETA 2.0



Kaixo Lagunak!!!

Aurreko astean aipatu bezala, berriro uzten dizuet hemen urtero Elkar liburudendak antolatzen duen ilustrazio lehiaketa:

Egin beharrekoa oso erraza da:
  1. Kaioa ipuina irakurri KAIOA (Egin klik hemen ipuina eskuratzeko)
  2. Ipuinarekin erlazioa duen ilustrazio bat eratu. (A3 edo A4 formatuan eta margo mota eta teknika guztiak onartuko dira)

BIDALKETA
Ilustrazioa egin ondoren, nahi izanez gero, lehiaketan parte hartu dezakezue. Horretarako, ondorengo esteka klikatu eta eskatzen zaizuen informazioa bete beharko duzue. Ilustrazioa bidali

EPEA
Maiatzaren bukaerara arte denbora daukazue oraindik, baina ez lokartu, denbora oso azkar pasatzen da eta!

Edozein informazio gehiago behar izatekotan, ondorengo estekan duzue den- dena azalduta. LEHIAKETA


ANIMO!!!!!ZUEN IRUDIEKIN GOZATZEKO IRRIKITAN GAUDE!!

Gaurko lanak: 


Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak! ...