2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Ostirala 24

Kaixo!!! 


Ilustración Vectorial De Colores Pastel Retro Color Rosado Cerebro ...Ostirala iritsi da jadanik!! Azkar pasa da astea, ezta? Gaur berriro ere elkar ikusiko dugu matematikako bideodeietan. Oroitu aste honetan egindako matematikako fitxak aurrean izaten!

Bestetik, Carmenek beste bidai musikal bat sortu egin du. Aurrekoa gustatu zitzaizuen? Ziur nago hau ere asko gustatuko zaizuela. Ondorengo esaldian klik egin eta hasi bidaia:


Gaurkoak: 

Bideodeia Mate
Zientzia: esperimentutxoa


Animo eta asteburu on!!!!

Liburuaren eguna

Kaixo!!! 

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Azkoitia - Maxixatzen.eusGaur apirilaren 23a, liburuaren nazioarteko eguna dugu!!  esker ikasi, bidaiatu, irri egin, negar egin, pertsonaiekin identifikatu, pertsonaia batzuk maitatu eta beste batzuk gorrotarazi egiten digute... ez al da hori magikoa?



Horregatik gaurkoan, mikroipuin batekin natorkizue:
"AH ZE PAREA, BARRASKILO ETA BAREA!!🐌🐌"

Behean agertzen den play-ari klik egin ▶️ entzuteko.

Irakurri nahi baduzue sakatu hemen 📖. Espero dut zuen gustokoa izatea.


Zer esan nahi du izenburuko esaldi horrek?




Gaurko lanak: 


  • Matematika: angeluak 170-171. orrialdeak. Oroitu bihar bideodeia eginen dugula eta beraz ariketak zuzendu, errepasatu eta zalantzak argituko ditugu.

  • Gorputz-heziketa: gaur ere Ionekin gorputza mugituko duzue!

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

Lurraren eguna

Egun on! 

Erlerik gabe… zer? | Mundua ez da biribilaBadakizue gaur lurraren eguna dela? Lur planetaren ezaugarriak ikasi egin ditugu: bizia du, ura dago, gure atmosferari esker beharrezko oxigenoa dago... Baina oraingoan erleei buruz galdetu nahi dizuet. Erlerik gabe guk ezagutzen dugun planeta ez zen existituko. Albert Einsteinek esan zuen moduan: "si las abejas desaparecieran, el mundo duraría 4 años". Gustatuko litzaidake informazioa bilatzea eta niri bidaltzea, ondorengo galderetaz baliatuz:
  • Zer egiten dute erleek?
  • Zergatik esan zuen Einstenek erlerik gabe mundua hilko dela?
  • Zergatik dira hain garrantzitsuak erleak?


Bestetik, atzo asko poztu ginen Maite eta biok zuekin lan egiten. Irrikitan gaude ostiralerako saioa iristeko. Oroitu ipountxoaren hitzak ondorengoak direla: 


                    *Ipotxa                                       *Zakarra
                    *Basoa                                       * Euria
                    *Kezka                                      * Mozorroa




Gaurko lanak:

2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Bideodeiak

Egun on!!


Ilustraciones, imágenes y vectores de stock sobre Kid Video Call ...Gaur bideoklaseekin hasiko gara. Hauek gogoak zuek berriz ikusteko!!! Hartu atzo egindako euskarako fitxa, orrialde edo koaderno bat eta arkatza!



Gaurko lanak:

                   














 Eutsi!!!







2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Astelehena



Kaixo lagunak,

Zer moduz zaudete?? Jada hilabete bat baino gehiago pasa da elkar azkenengoz ikusi ginenetik eta gauza asko pasatu dira ordudanik. Adibidez, nik gauza asko egin ditut: aste hauetan kirol asko egin dut, koadro bat margotzen nabil, asko irakurtzen ari naiz eta tarteka ikasi ere. Balkoira joaten naizenean bizilagunekin hitz egiten dut eta noizean behin jende ezaguna ikusi ere egiten dut kaletik. Ziur nago, zuek ere gauza pilo egin dituzuela!

Oporrak hartu aurretik egin genuen bezala, astero bideo-deiak egingo ditugu: astearte eta ostiraletan. Modu honetan, etxekolanei buruz hitz egiteaz gain, gure artean gauzak kontatzeko aukera izango dugu. Ah eta ez ahaztu hemendik aurrera ostegunetan Gorputz Heziketako saioa izango duzuela...

Beraz badakizue, bihar elkar ikusiko gara. Bitartean jaso besarkadarik handiena!!

Hemen asteburu honetan egondako ekaitzaren argazki bat. Lekua identifikatzen duzue?



Maialen



Gaurko lanak:
Astelehen onena izan dezazuela!!

2020(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

Zinema etxean


Zer moduz oporrak???

Ikusi, ikusi, zer egiten ari diren zuen ikaskideek!!! Pelikula bat ikusi ondoren haren istorioa kontatzen digute zuek anima zaitezten pelikula ikustera! Hemen jarriko ditut zuen aportazioak.



"Snoopy vuelve a casa", Malenen eskutik:






"Totoro", Nahiaren eskutik



2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

asteazkena

EGUN ON!

Gaur proposamen berri batekin nator! Egin behar duzuena azaltzeko Maiteren bideotxo txiki bat duzue. 
                                             ZINEMA ETXEAN 📢 🎬






Maitek esan duen bezala, guri bidali dezakezue edo hormairudian, hau da, Padlet-en jarri ere. Nahi izan ezgero, baduzue aste santuko oporrak egiteko... Animatu 👏👏!!
  ________
Gaurko lanak:
ANIMO LAGUNAK

Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak! ...