Egun on!!
Ostiralean agurtzeko bideodeia izanen dugu, eta ondorengo fitxan agertzen diren gauzei buruz hitz egingo dugu, beraz ikusi eta pentsatuak eraman!
Irudian klik egin handian ikusteko!
2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea
2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena
Astelehena 15
Kaixo lagunak!!
Azkeneko astean gaude!!! Gutxi falta zaigu!! Gaur gorputz heziketako saioa duzue, beraz prestatu arropa erosoa eta zapatilak!
Bestetik, gaurkoan Tangram jolasa zuek eraikitzea eskatuko dizuet, eta hainbat irudi egiten saiatzea. Nola??
Hartu matematikako liburuko 210. orrialdea eta hor ikusiko duzue!!!
Irudian klik eginez orrialdea irekiko zaizue.
2020(e)ko ekainaren 12(a), ostirala
Ostirala
Egun on!

Gaur ostirala denez, erronka txiki batekin nator:
Piratek altxor bat ezkutatu egin dute eta guri testu batean pista batzuk eman dizkigute, baina ezin dut testua ulertu... lagunduko didazue?
Testuan klik egin ezkero handian agertuko zaizue.
Behin hori lortu duzuela, ziur nago ondorengoa ere lortu dezakezuela:
Animo ekipo!!
2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna
Osteguna
Egun on!
Gaurko patio orduan nire bizkotxoa probatzeko aukera ez dugu izan, beste batean izan beharko da egoera honengatik. Hala ere argazkitxo bat uzten dizuet!Atzo matematikako lan koadernoarekin amaitu genuen, eta gaurkoan matematikako liburuko azken orrialdea eginen dugu. Honekin ere amaituko ditugu matematika liburuko ariketak!
Matematikako 211.orrialdea da gaurko lana. Hemen ariketa asko daude, eta batzuk ez dira egin behar. Hala ere, gai bazarete eta indarrez baldin bazaudete, aurrera!!
- Egin behar ez direnak:
- 3.ariketan e) eta f)
- 4. ariketa eta 5.ariketa
- 8. ariketa
- 11 eta 12.ariketak
Animo!
2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena
Asteazkena
Egun on!

Gaurkoan matematikako lan koadernoa amaituko dugu!!! Orrialde bakarra falta zaigu, beraz animo!!! Hartu 31.orrialdea eta egin, horrela liburua amaitu egingo duzue!👉
Ondotik, "Los tres fantasmas" testua irakur dezakezue.
Hemen klik egin hori irekitzeko. 👻👻👻
2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea
Asteartea
Egun on!
Gaurko lanak:
Animo!!!
2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena
Astelehena
Azken txanpa!!!
Kurtsoa amaitzear dugu, baina lan pixka bat egiten jarraituko dugu.
Gaurko lanak matematika 208-209. orrialdeak dira bakarrik. Euskarako fitxa bihar bideodeian eginen dugu, beraz biharko utzi!
Animo!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Agurra
Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak! ...
-
Egun on!!! Prest gaurko bideodeietarako? Oroitu atzo bidalitako euskarako ariketa zuzenduko dugula. Baita aurreko astean azaldutako zuen...
-
Egun on! Gaur ostirala denez, erronka txiki batekin nator: Piratek altxor bat ezkutatu egin dute eta guri testu batean pista batzuk ema...
-
ELURRA TEILATUAN, GU GOXO-GOXO ETXEAN Gaur Maitek idatzi nahi izan du Blogean: "Egun on lagunak !! Zer moduz zaudete? Zer moduz ...


