2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Astelehena

Cómo cuidar tu cerebro? - MedvisitAzken txanpa!!!


Kurtsoa amaitzear dugu, baina lan pixka bat egiten jarraituko dugu.


Gaurko lanak matematika 208-209. orrialdeak dira bakarrik. Euskarako fitxa bihar bideodeian eginen dugu, beraz biharko utzi!

Animo!

2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Ostirala

OSTIRALA!

Astea amaitzear dugu. Gaur matematikako bideodeia dugu, beraz prestatu astean zehar egin dituzuen matematikako ariketak eta zalantzak!

Asteartean proposatutako animalien lanak jasotzen hasi naiz. Horietako bat oso interesgarria eta berezia iruditu zait, ezagutzen ez baitnuen. Honako bideo honetan animalia mugitzen ikusi dezakegu:




Gaurko lanak:
Zientzia: Ez da hondoratzen!

2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

Osteguna 4

Osteguna!



Gaurko lanak:
 Ariketa hau egiteko lehendabizi laburmetraia ikusi behar  duzue. Ondoren galderak erantzun. Badazpada ere, laburmetrai hemen behean ikusgai duzue:



Animo, azken txanpa!!

2020(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

Asteazkena 3

Egun on!!


Atzoko bideodeian azaldu genuen bezala, hemen ondoan duzue "Munduko animalien" fitxa heldu den astearterako egin behar dena.

Bestetik, fruta oso osasuntsua dela badakigu, baina badakizue zein balio duten bi tomatek ondorengo irudia aztertu ondoren?


Gaurko lanak:
Mate: 206-207
Gazte: El sonido K*

2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

Asteartea 2

Astearte on!

Aurreko ostiraleko bideodeian zuetako batzuek simetria ariketa gehiago eskatu zenizkidaten. Irudi honetan klik egin ezkero, fitxa hori aterako zaizue simetria egin ahal izateko. 

Gaurko lanak:


Animo eta laister arte!


2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

Ekainaren 1a, astelehena

Beneficios de la cebada

Egunon!

Zer moduz asteburua? Gaur hilabete berria estreinatzen dugu! EKAINA! Kurtsoko azken txanpa geratzen zaigu bakarrik, baina badakizue Ekaina hilabeteak beste izen batzuk ere dituela? Hona uzten dizkizuet izenak eta izen horien zergaitia. Interesgarria, ezta?
    • Bagila: uztak ebakitzeko hilea. 
    • Ekaina: eguzkiaren hilea.
    • Garagarrila: garagarra uztatzeko hilea.


Gaurko lanak:


Euskara: 54.orrialdea
Matematika: 204-205.orrialdeak


Animo, azken txanpa!

2020(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

Ostirala 29

Egun on,


Azkeneko ostiraletan bezala, Carmenek ondorengo bidai musikala prestatu egin du zuentzako:


"Aste honetan musikan hau egiteko eskatuko dizuet:  LEHERGAILUA txirula partitura egin, eta azken BIDAI MUSIKALA III, BIGARREN ZATIA 

Besarkada handi bat eta aste on izan,

Carmen"


Gaurko lanak: 
Mate: bideodeia + lan koadernoa 29.orria
Zientzia:

Agurra

Arratsaldeon!!! Esan bezala hemen duzue kurtsoan zehar ateratako argazkiak bildurik bideo batean. Disfrutatu eta uda ona pasa artistak! ...